non gaude

Algortako Portu Zaharra Getxon xarma eta historia gehien duen txokoetako bat da. Magiaz betetako txokoek, tradizioek eta gastronomiak toki hau bisitatu beharreko helmuga bilakatzen dute.

Bere jatorrian, XVII. eta XVIII. mendeetan, Portu Zaharrak garrantzi handia hartu zuen itsasbazterreko arrantzari esker, eta ontziei ibaiaren bokaleko hareatzak saihesten laguntzen zietenarrantzaleei esker, izan ere, itsasontzi asko inguruan urperatu ez zitezen lagundu zuten.

Gaur egun, itsas jarduerarik gabe, kaletxo estuetatik ibili, itsasoko ikuspegi paregabeaz liluratu eta Ereagako hondartzara joan ahal zara, baita arrain, itsaski eta pintxo paregabeez gozatu ere, tokiko hainbat tabernatan, hori baita goza daitekeen plazerrik haindienetako bat.